lunes, 8 de febrero de 2010

BEHARREZKO DEN OHITURA


A)ULERMENA


1. Gure eguneroko bizitzako estutasunei oreka osasuntsu bat lortzeko bide garrantzitsua da erlaxazia.

2. Oso erraz egiten da, gainera: begiak itxi, eta pentsatu birikak eta sabela eskusoinu moduko bat direla. Haizea suabe-suabe hartuko dugu, sudurretik, hauspoa bete arte. Beteta dagonean, bat-bi-hiru zenbatu. Orduan, ahotik botako dugu ahizea, poliki-poliki, hauspoa hustu arte. Hauspoa bete eta beste hamar aldizz egin hori. Begiak itxita edukitzearekin bakarrik erlaxatu gaitezke. Garunak horretarako uhin batzuk sortzen ditu.

3. Bigarren teknika

4. Teknika baino garrantsitsuago den zerbait dago: irmotasuna. 20-10 minutuko erlaxazio saioak egin behar dira, egunero. Hobekuntza lortzeko kirolean entrenamendua behar dugun moduan, erlaxazioan irmotasuna.

B)GAIA ETA ULERMENA
  • Gaia: Erlaxazioa teknika osungaria da eta erlaxatzeko modu desberdinak agertzen dira teztuan
  • Laburpena: Erlaxazioa teknika ezin hobea da osasunerako. Gaur egun,modu asko daude erlatxatzeko , esate baterako, yoga, taichi.. Hala ere, badaude bi teknika oso erraza egin daitezkenak. Alde batetik, begiak itxita arnasa sakon hartu, birikietan mantendu eta azkenik astiro-astiro bota. Beste alde batetik, begiak itxita imaginatu gustoko leku bat edo gogoratu oroitzapen on bat eta zentsumen guztiak erabiliz gozatu. Amaitzeko, esan genezake, erlaxazioa osansugarria izateazgain jolasgarria ere dela.
C) MOLDATU ESALDIAK

  1. Erlaxazioa lantzeko teknika ugari daude, esate baterako, pasiboa, muskular progresiboa, bistaratzea, yoga...
  2. Erlaxazioak asko laguntzen du antsietate kasuetan, beraz, asko erabiltzen da fabiak edo beldurrak lantzeko.
  3. Estresak gaixotu egiten gaitu. Erlaxazioak, ordea, sendatu.
  4. Nonahi praktikatu genezake erlaxazioa jakina, horretarako erlaxazio teknika ezagutu behar dira.

D) IDAZLANA

Imagina ezazu, zure etxetik urrun dagoen uharte bateko hondartza batean zaudela. Iluntzea da, eguzkia apurka-apurka badoa eta badirudi itsaso barruan sartuko dela. Beherantz doa heinean, zeruan kolore gehiago agertzen dira eta zeruaren urdintasuna , horia eta laranja koloreekin nahasten da. Urrunean txori batzuk ikusi daitezke itsasoko arrainak harrapatzen.
Paisaia ederra eta ikusgarria da.
Irudika esazu zeure burua hamaka batetan etzanda, oso erlaxatuta zaude, luma bat bezain arina sentitzen zara. Hondartzan oso jende gutxi dago; bikote bat eta mutil bat bere lagunekin txakurra paseatzen. Pixka bat urrungo umeak daude zabu batzuen gainean.
Urrunean kaioen soinua entzuten da, olatuen soinu leunarekin batera. Honek asko lasaitzen zaitu. Txakurraren zaunkak eta umeen barreak ere entzun daitezke, soinu hauek guztiak bakarrik ez zaudela sentiarazten dizute.
Temperatura osa tsegina da, ez du ez hotzik ez berorik egiten. Eguzkiak jadanik ez du gogor berotzen eta itsasaizeak ilea leunki mugitzen dizu.
Ezin hobeto zaude, zeure bakardadean eta dituzun arazoak eta buru hausteak olatuekin doazela sentitzen duzu.
Hartu arnasa sakon eta bota poliki, libre eta lasai zaude.




No hay comentarios:

Publicar un comentario