lunes, 18 de enero de 2010

Herriak eta kulturak: Euskal Herria eta Japonia





E
uskal Herria eta Japonian elkarrengandik oso urruti dauden bi herrialde dira. Honez gain, o
hitura eta kultura desberdinak ditugu.

Hasteko, gure hizkuntza euskara da, haiena berriz japoiniera da, hala ere, batzuen ustez, biak dira oso zailak. Idazteko erak ez du zerikusirik, guk "Idazkera latinoa" erabiltzen dugu eta haiek berriz simboloak erabiltzen dituzte.

Bigarrenez, teknologia aldetik, gu baino aurreratuagoak daude: erainkuntza altuagoak dituzte, garraiobideak azkarragoak dira eta makina modernoagoak dituzte.
Beste alde batetik janaria eta sukaltzeko era desberdina da. Adibiderik aipagarriena "sushi-a"
da, gordinik jaten den arraina. Badirudi hemen asko gustatzen zaigula, izan ere, japoniar jatetxe asko daude Euskal Herrian.
Jateko modua ere diferenta da, guk gailara, sardesko etaaiztoa erabiltzen ditugu eta han makiltxoak erabiltzen dituzte.
Arropari dagoekienez, esan dezakegu antzeko jantzen garela baina "Mangaren" eraginez gazte askok janzkera berezia dute. Hemen gutxi badira ere horrelako gazteak ikusten dira.

Gaur egun, Interneten bidez, Japoniarekin zuzenean harremanetan jarri gaitezke, han zer gertatzen den jakin, han egon gabe zerbait erosi eta abar.
Amaitzeko, esan genezake hain aberasgarria den herrialde honek eragin positiboa izan duela gugan.


No hay comentarios:

Publicar un comentario